XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesukristo`rekin bagabiltza, Berarekin piztuko gera.
- Bataioa artu genduanean, Kristo`rekin kristau-bizitzako bidetik ibiltzen asi giñan.
Baiña, dei-egin digun bide ontan ez da dana ain erraza; alegin eta neke gabe ez dago emen azkeneraiño irixterik.
Sinismenaren eta bataioaren bidez, Jaungoikoaren seme-alaba ta Jesukristo`ren ikasle gera; baiña, ala ta guzti ere, ainbat makurkeria geratzen zaigu barruan: pekatua degu gure barruan eta inguruan.
Gure biurrikerien kontra jokatu bear degu: nagikeria, obeditu nai-eza, arrokeria, bekaizkeria edo ondamua....
Gurutzea artzea, besteai on-egiten bizi izatea da, besteengatik nekeak pozik artuaz, eta, bearrezko balitz, norbere bizia ematea, Jesus`ek egin duan antzera.
Gurutzea artzea, eragozpen guztiak eramanpenez eta pozez eramatea da, ola Jesukristo`ren aitorle (testigu) izateko.
Garizuma degu kristauok aldirik egokiena, Jesukristo`ri jarraitzeko, gure gurutzea eramaten ikasteko....
- Aldi artan, judeguak beren Pazko-jaia ospatzen zuten.
Ejitoarren menpetik askatu ziran eguna eta Jaunaren aingerua beren artetik igaro zanekoa gogoratzeko.
Baiña eldu zaigu benetako Pazkoa; gure artetik igarotzen dana, Jaungoikoaren Semea bera degu; eta Berak askatzen gaitu, ez ejitoarren eskuetatik, pekatutik eta deabruaren morrontzatik baizik.
Jesukristo`ren Eriotza ta Piztuera degu gure Pazkoa, gure askatasuna.
Kristauok, bataioa artzean, Jesukristo`ren eriotz-piztueran parte artzen degu, Jaungoikoaren bizira piztutzen gera.
Eta gero, egunetik egunera, geroago ta geiago urbiltzen gera gure Jaunagana, geroago ta Bere antzekoago egiten gera, arik-eta zeruan Berarekin aurrez-aurre betiko aurkituko geran arte.